XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hazpandar Pilotariak.

1922eko Uztaileko hilabethekari huntan ager-arazi ginintuen Behachka eta Espancha pilotari zaharren geinean zonbeit lerro.

Elgarretarik urrun bizi ginelakotz chehetasunak laburregi gelditu zaizkun.

Geroztik elgarri hurbildu baigira, pilota aiphatuz, jakin dugu zonbeit chehetasun berri, iduritzen baitzauku zerbitzu eginen dutela sarrichago, Behachkaren berri jakin nahi duenari.

Hutsik handiena egina dugu azken aldian ez erraitea, Darritchon dit Behachka, Gaskoina errebotlari famatu zenaren semetchia dela; Gascoinaren seme zaharrenaren haurra.

Mota zer den! Erran ditake odolean duela osoki pilotako joko ederra.

Zonbeitek ez uste ukhanagatik Hazparnen sorthua da Behachka, 1871-ko Ekheinaren bian, Jella izena duen etchean.

Gaskoina bera Hazparnen sorthua zen, Oihartiria deithu etchean eta hila ere Hazparnen, 43 urthetan, Maytean, orduan Hòtel Gascoina.

Gascoinaren burhasoak, Phesarrutik jinak ziren, Lireta izena duen etchetik; hortakotz zukeen Gascoina izen hori, kaskoinetik heldu zelakotz motaz.

Behachka zazpi urthetan juan zen Hazparnetik amaren aita'ametarat, Behachkanerat (Behasque).